Heriotza
Pello Apezetxea ohorezko euskaltzain eta Etxalarko apaiza hil da
E. G. | EITB Media
90 urteko euskaltzalearen aldeko hileta elizkizuna gaur arratsaldean egingo dute, Etxalarren.
Pello Apezetxea ohorezko euskaltzain eta Etxalarko (Nafarroa) apaiza hil zen atzo arratsaldean, 90 urte zituela.
Euskaltzalea, idazlea eta Tippi-Tappa Fundazioko (Nafarroako ipar-mendebaldeko tokiko hedabideen kudeatzailea, Topagunearen baitan) presidentea ere bazen.
Horren aldeko hileta elizkizuna gaur arratsaldean egingo dute Etxalarren bertan, 17:00etan.