Itxi

HERIOTZA

Iñaki Segurola idazle eta hiztegigilea hil da, 60 urte zituela

EITB MEDIA

Leer en Castellano

Urte luzez aritu da Orotariko Euskal Hiztegian lanean. Horrez gain, saiakerak eta eleberriak ere idatzi ditu.

Iñaki Segurola ETB1eko "Arte[faktua]" saioan. EITB Mediako bideo batetik ateratako irudia

Iñaki Segurola filologo, idazle eta hiztegigile azpeitiarra hil da, 60 urte zituela.

Ibilbide luzea du hiztegigintzan eta urte askoan aritu da Orotariko Euskal Hiztegian lanean. 

Azken urteetan, ostera, saiakerak eta eleberriak ere argitaratu ditu.

2005ean Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo saiakera argitaratu zuenetik idazten jardun du. Azken lana iaz argitaratu zuen, Koiteretzia izeneko eleberria.

Euskadi Irratiko kolaboratzaile izandakoa da, besteak beste, Arratsean eta Amarauna saioetan.

Koiteretzia eleberriaren harira, ETB1eko "Arte[faktua]" saioan elkarrizketatu zuen urte hasieran Yolanda Mendiolak.