Dantza
Led Silhouette nafar konpainiak "Los perros" ikuskizuna estreinatuko du
N. V. | EITB Media
Ostiralean, Dantzaren Nazioarteko Egunarekin bat, lesakar konpainiak lan berria taularatuko du Gayarre Iruñeko antzokian, 20:00etan.
Gaur, otsailak 29, Dantzaren Nazioarteko Egunean, Led Silhouette nafar konpainiak "Los Perros" dantza garaikideko ikuskizuna estreinatuko du Gayarre antzokian, Iruñean.
Martxel Rodriguez eta Jon Lopez, konpainia lesakarreko zuzendarikideak, La Veronal konpainiako burua den Marcos Morau koreografo bartzelonarrarekin arituko dira elkarlanean oraingo honetan "bizi ditugun garai ezegonkorrei buruzko hausnarketa" batean.
45 minutuko ikuskizunak "dantza pasional bat" garatuko du, bere zentzurik garbiena "errepikapenean eta katarsian aurkitzen duena", konpainiatik azaldu dutenez.
Led Silhouette Lesakan egoitza duen konpainia da, Jon Lopez madrildarrak eta Martxel Rodriguez nafarrak sortua eta zuzendua. Azken horrek Nafarroan Talentu Artistikoa Sustatzeko Saria jaso zuen 2021ean.