Itxi

Uztailak 15-31

Erriberriko Antzerki Jaialdiko zuzendaritza berriak proposamen "parekide eta garaikidea" prestatu du

Agentziak | EITB Media

Leer en Castellano

Maria Goiricelayak eta Ane Pikazak lehenengoz zuzenduko dute jaialdiarem hogeita hirugarren edizioak 22 ikuskizunen 38 emanaldi eskainiko ditu.

Led Shilouette konpainiak "Los perros" ikuskizuna eskainiko du Erriberrin

Erriberriko Antzerki Jaialdiaren hogeita hirugarren edizioak ohiko aforoak berreskuratuko ditu pandemiak eragindako murrizketen ondoren, aurrekoetan baino agertoki gehiago izango ditu eta, Ane Pikazaren eta María Goiricelayaren iritsierarekin, zuzendaritza berria aurkeztuko du, "proposamen kalitatezko, parekide, zeharkako eta garaikidea" eskaintzeko.

Uztailaren 15etik 31ra, 22 ikuskizunen 38 emanaldi izango dira Nafarroako udalerrian, "sormenaren joera guztiak biltzen dituen programazio proposamen garaikide, plural eta askotarikoa" egiteko, "tradizioa ahaztu gabe eta sorreran, zuzendaritzan eta idazkeran emakumeen eragina handituta".