Itxi

Max sariak

Lucia Lacarra, Iratxe Ansa eta Ana Garay artista euskal herritarrak, garaile Max Sarietan

EITB MEDIA

Leer en Castellano

Bestalde, Juan Diego Bottok ikuskizun eta aktore onenaren sariak eskuratu ditu 'Una noche sin luna' lanarekin. Sandra Ferrus Donostian ezarritako valentziarrak ere Max saria jaso du.

Lucia Lacarra Max Sarietako golardoa eskuetan duela. Argazkia: EFE

Lucia Lacarra, Iratxe Ansa eta Ana Garay euskal herritarrak saritu dituzte Arte Eszenikoen Max Sarietan. Golardoak banatzeko ekitaldia Maoko (Menorca) Antzoki Nagusian egin dute bart.

Lucia Lacarra zumaiarrak dantzako emakumezko interprete onenaren saria eraman du, In the still of the night koreografiagatik.

Halaber, Iratxe Ansa errenteriarrak eta Igor Bacovichek koreografia onenaren saria lortu dute, CreAccion lanagatik.  

Ana Garay bilbotarra ere saritu dute, Rebelión antzezlaneko jantziak diseinatzen egindako lanagatik.

Sandra Ferrus Donostian ezarritako valentziarrak ere Max saria jaso du, egile beri onenaren atalean, La panadera lanagatik.

Ignacio del Moral (antzerki egokitzapen edo bertsio onena, El viaje a ninguna parte lanagatik), Dimegaz (Harria herria lanagatik, kaleko ikuskizun onenaren atalean) eta Anita Maravillas & Portal 71 konpainiak (haurrentzako, gazteentzako edo familientzako ikuskizun onenaren sailean, Las Cotton lanagatik) hautagaien artean izan dira, baina, azkenean, ez dituzte saritu. 

Una noche sin luna Juan Diego Bottok idatzi eta antzeztu duen antzezlana gailendu da aurtengo Max Sarietan eta bi golardo eraman ditu: ikuskizun eta aktore onenaren sariak, hain justu ere.

Bideoak (1)