Itxi

Musika

'Sortuko dira besteak' ekimena, EITB Kultura 60 saioan

Eñaut Elorrieta eta Joxan Goikoetxea izan dira saioan. Xabier Leteren bertso bat ikur bezala hartu eta haren kantu ondareaz baliatu dira Euskal Herriko antzokietan jaialdi sorta bat antolatzeko.

Aste honetan EITB Kultura 60 saioan “Sortuko Dira Besteak“ abeslari eta musikari taldeari eskeini diogu saioa. Artista talde honek Xabier Leteren bertso bat ikur bezala hartu eta haren kantu ondareaz baliatu dira urtarriletik abendura bitarte Euskal Herriko antzokietan jaialdi sorta bat antolatzeko.

Eñaut Elorrieta eta Joxan Goikoetxearekin solasean egin dugu, Oiartzungo maisuaren kantuen transmisoa aztertzeko, haren mezuak egun ba ote duen zentzunik eta idazle olerkariaren ikusmiratik at bere musikak egun duen baloreaz hitz egin dugu besteak beste. Hamalau musikari, gai eta estilo ezberdinetakoak, bakoitzak bere ahotsera eta bere estilura egokitu behar izan du Leteren kantua, eta hor besteak beste Pier Paul Berzaitz eta Arantza Irazusta, Petti eta Mikel Urdangarin, Amets Arzallus, Eñaut Elorrieta eta Alex Sardui eta horiekin batera Joxan Goikoetxea musika zuzendari bezala oholtzan aritzen dira Lete eta haren kantuekin bat datozen erreferentziekin: Jacques Brel edo Leonard Cohenen kantuak entzuteko eta errepasatzeko aukera emten duelko "Sortuko Dira Besteak" kantaldiak.

Ederra da antzokietan belaunaldi ezberdinetako zaletuak ikustea, eta aldi berean interesgarria estilo joera eta ibilbide ezberdinetako musikariak bat egiten Oiartzungo maisuaren kantuen ondoan.