Itxi

Bilboko Arte Ederren Museoa

Bilboko Arte Ederren Museoa eraberritzeko obraren aurrekontua handitu dute eskaintzarik ez dagoela ikusita

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Leer en Castellano

Oraingoz, enpresa bakar batek ere ez du interesik adierazi Bilboko Arte Ederren Museoa erreformatzeko lanak gauzatzeko. Hala, eskaintzak aurkezteko epea uztaila bukaerara arte luzatu dute.

Museo berriaren proiektuaren irudia. Argazkia: Bilboko Arte Ederren Museoa

Bilboko Arte Ederren Museoa eraberritzeko obraren aurrekontua % 15,5 handitzea erabaki dute pinakotekako arduradunek proiektua gauzatzeko eskaintza bakar bat ere jaso ez dutela ikusita.

Hasiera batean onartu zuten aurrekontua 29.584.000 eurokoa zen eta diru-sail berria 34.184.000 eurokoa izango da.

Ohar batean adierazi duenez, Museoak uste du "egungo salbuespen egoerak obra hori gauzatzeko beharrezkoak diren lehengaiak garestitzea" eragin duela eta enpresa-eraikitzaileek ezin dutela kostu hori bere gain hartu.

Testuinguru horretan eta konpainiak erakartzeko asmoz, proiektua berraztertu dute handitu daitezkeen diru-sailak identifikatzeko, eta, azkenean, 4,6 milioiko igoera onartu dute.

Aldi berean, eskaintzak aurkezteko epea uztailaren bukaerara arte luzatzea erabaki dute, oraingoz ez dutelako inolako eskaintzarik jaso.