Sektoreko batzarra
Kultura Hiriburua 'ekimen arrakastatsua' izatea espero du Wertek
Bilduko udalarekin duen harremanaz galdetuta, agintean dagoena dagoela, ministerioak ez duela inor baztertuko esan du. Gasteizen egin ditu adierazpenok Estatuko Kultura Arloko Biltzarrean.
Lau urte barru, Donostia Europako Kultura Hiriburu denean Espainiako Kultura ministerioak erabateko laguntza emango dio arrakasta lor dezan, Jose Ignacio Wert ministroak esan duenez.
Bilduko udalarekin duen harremanaz galdetuta, agintean dagoena dagoela, ministerioak ez duela inor baztertuko esan du Wert ministroak. Gasteizen egin ditu adierazpenok.
Izan ere, gaur Euskadin lehendabiziko aldiz elkartu baita Estatuko "Kultura Arloko Biltzarra", Madrilgo Gobernua eta autonomia erkidegoetako kultura arduradunak biltzen dituen batzarra.