Publizitatea
El Sol jaialdia Bilbora iritsi da
27. edizioa Bizkaiko hiriburuan egingo dute lehen aldiz eta Guggenheim museoan, Euskalduna Jauregian, Bilbao Arenan eta AlhóndigaBilbaon egingo dute igandera arte.
Your browser doesn’t support HTML5 video
El Sol publizitate jaialdia igandera bitartean egingo dute, lehen aldiz Bilbon. Bizkaiko hiriburua izango da datozen lau urteotan jaialdiaren hiriburua, Donostian 25 urtez ospatu eta gero. Aurtengo edizioak hiritarren parte hartzea sustatuko du, eta diseinua eta marka arloko publizitateari ere leku egingo dio.
Edizio honetan, 2.500 lan aurkeztu dituzte eta 2.000 inguru lagunek hartuko dute parte. Bilbon egingo dute lehen aldiz eta horretarako bere lekurik onenak prest ditu jaialdiko ekitaldietarako: Guggenheim museoa, Euskalduna Jauregia, Bilbao Arena eta AlhóndigaBilbao.
Igandean ateak zabalik jardunaldia egingo dute AlhóndigaBilbaon, iragarki lan hoberenez gozatzeko.
Enric Pujades El Sol jaialdiko zuzendariaren esanez, pozik daude hartutako erabakiaz. Jaialdia bera ere handitzen lagunduko duelako, bere hitzetan. Bizkaiko erakundeetatik azpimarratu dutenez, jaialdia bera bultzada ekonomiko handia izango da Bilborentzat, parte hartzaile bakoitzak 300 euroko gastua egiten baitu, batez beste.