Itxi

Sarea

200 konpainiak 500 emanaldi eskainiko dituzte udazkenean EAEko antzoki publikoetan

N. V. | EITB Media

Leer en Castellano

Titulartasun publikoko 69 gune eszeniko biltzen ditu Sarea antzoki sareak, eta udazkeneko programazioa aurkeztu du gaur Gasteizen.  

Logela Multimedia taldeak "Tartalo" aurkeztuko du

EAEko antzoki publikoen sareak 200 konpainiaren 300 ikuskizun proposatuko ditu arte eszenikoen (antzerkia, dantza eta musika) udazkeneko denboraldian, guztira, 500 emanaldi.

Emanaldien ia erdiak antzezlanak izango dira (% 57), laurdenak baino gehiago musika-emanaldiak (% 29), eta gainerakoak (% 14), berriz, dantzari lotutako emanaldiak. Antzerki emanaldi guztien laurdenak euskaraz izango dira.

Euskal konpainiak

Euskal konpainia askok ikuskizunak estreinatuko dituzte hasi berri den denboraldian: Munduari bira 80 egunetan (Glu Glu), Hobe ixilik (Txalo), Hondamendia (Artedrama), Anbotoko Mari (Logela Multimedia), Familia sarekada (Vaiven), Kelonia (Gorakada), Shine (Lasala), Lagun beltz asko (Ados), Itsasbehera (Pez Limbo), Yarin (Kukai)…