Heriotza
Robbie Coltrane, Hagrid 'Harry Potter' sagan, zendu da
Agentziak | EITB Media
Harry Potter sagako zortzi filmetan Rubeus Hagrid irakasle erraldoiarena egiteaz gain, James Bond sagako bi filmetan ere Valentin Dmitrovich Zukovskyren papera egin zuen Coltranek.
Robbie Coltrane, 'Harry Potter' sagan Hagridena egiteagatik ezaguna den aktorea, 72 urterekin hil da.
"Robbie datozen hamarkadetan Hagrid bezala gogoratuko dute... haurrei eta helduei poztasuna ekarri zien papera, astero 20 urte baino gehiagoz miresleen gutun uholdea jaso zituelako", azpimarratu du Belinda Wrightek, aktore eskoziarraren agenteak, BBCk jasotako ohar batean. Bertan, eskerrak eman dizkie Edinburgotik gertu dagoen Larberteko Valley Royal ospitaleko langileei, eta "errespetua eta pribatutasuna" eskatu ditu, aktorearen familiarentzat une zailak direlako.
J.K. Rowlingek idatzitako liburuetan oinarritutako Harry Potter sagako zortzi filmetan Rubeus Hagrid irakasle erraldoia hezurmamitzeaz gain, Coltranek Valentin Dmitrovich Zukovskyren papera ere egin zuen James Bond sagako bi filmetan, 'GoldenEye' eta 'Mundua inoiz ez da nahikoa'.