Sariak
Joxe Azurmendi, Eusko Ikaskuntza Saria
EHUko Filosofia eta Zientzietako fakultateko katedraduna "erreflexiboa eta konprometitua da esentzian", Jose Maria Muñoz Eusko Ikaskuntzako presidentearen arabera.
Joxe Azurmendi Otaegu idazle eta pentsalariak (EHUko Filosofia eta Zientzietako fakultateko katedraduna) Eusko Ikaskuntza-Euskadiko Kutxa 2012 Humanitate, Kultura, Arteak eta Gizarte Zientzien saria eskuratu du. 20.000 euroko diru-saria du.
Jose Maria Muñoa Eusko Ikaskuntzako presidentearen arabera, "zaila litzateke bere bizitzan idatzi eta egin duen oro laburtzea", "hitzaren intelektual indartsua eta benetakoa" baita. "Erreflexiboa eta konprometitua da esentzian", esan du, "batzuetan deserosoa izan da, baina beti izan da argia".
"Jakin-min unibertsala du, sustrai kultural sendo batetik", Muñoak esan duenez, eta aldarte "ireki eta liberala" du, baina baita "ahalegin pedagogikoa" ere.
Julio Caro Barojak jaso zuen lehen sari hura, Maria Bayok jaso zuen iaz. Aurten hiru finalisten artean aho batez erabaki dute Euskal Herriko zazpi unibertsitateetako errektoreek, Eusko Ikaskuntzako presidenteak eta Euskadiko Kutxako zuzendariak Jose Azurmendi saritzea, besteak beste, egin duen ibilbide akademikoa, pentsalari eta saiogile bezala egindako lan anitza nabarmenduz.
20.000 euroko saria da eta ohi bezala, udazkenean egingo den ekitaldi batean jasoko du Joxe Azurmendik Eusko Ikaskuntza-Euskadiko Kutxa Saria.