Dantza
Victor Ullateren 'El arte de la danza', Donostian
Musika eta estilo ezberdinak nahasten dituen ikuskizuna Victoria Eugenia antzokian egongo da ikusgai ostiralean eta larunbatean.
Victor Ullate koreografoak “El arte de la danza”, musika eta estilo ezberdinak nahastuz bere esperientzia eta erronka guztiak islatzen dituen ikuskizuna, aurkeztuko du Donostian. Victoria Eugenia antzokian izango da, ostiralean eta larunbatean.
Lan honek “kolore eta sentsazioz beteriko lengoaia unibertsala” islatzen duela adierazi du horren egilea den Victor Ullate zuzendari eta koreografoak. Besteak beste, flamenkoa edo funkya nahasten ditu, baina betiere “garbitasuna eta perfekzio klasikoa” alde batera utzi gabe, horren arabera.
Ullatek eta Eduardo Lao zuzendari artistikoak elementu baten garrantzia nabarmendu dute, hori gabe ez bailegoke dantzarik: dantzaria. Hori edozein joera edo estilotan espezializatzen da, gizabanakoak sor dezakeen arterik osatu eta unibertsalena garatzeko, horien hitzetan.
Koreografoa pozik azaldu da Donostian egingo duen ikuskizunarekin, eta oso harro Igor Yerba, Itziar Mendizabal eta Alicia Amatriain dantzari handiak arituko direlako bertan.