Urteurrena
Donostiako Victoria Eugenia antzokiak mendeurrena beteko du
Uztailaren 20an izango da, eta, ospatzeko, 23:30 aldera, topa egingo dute bertako foyerrean. Honekin batera, Gaujazza programatu dute, Heineken Jazzaldiko ospakizunekin bat eginez.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Donostiako Victoria Eugenia antzokiak mendeurrena
beteko du uztailaren 20an. Hori dela eta, 23:30 aldera, topa egingo dute
bertako foyerrean. Horrez gainera, Gaujazza programatu dute, Heineken
Jazzaldiko ospakizunekin bat eginez.
Besteak beste, Ray Gelato, Just Friends, Terje Rypdal, Mari Kvien Brunwoll, Josetxo Goia-Aribe eta Arantxa Diez izango dira bertan. Kontzertuak 00:00etan hasiko dira, eta sarrerak 3 euroan jarriko dituzte salgai.
Mendeurreneko
ekimenen artean, Kutxak Boulevarden duen aretoan, erakusketa bat egongo
da uztailaren 13tik 31ra. Bertan, antzokiaren ibilbidea jasotzen duten
argazkiak, dokumentuak eta bideoak bilduko dituzte.