Musika
Mixel Etxekoparek jaso du Eusko Ikaskuntzaren eta Donibane Lohitzuneko hiriaren Ohorezko musika saria
I. R. | EITB MEDIA
Gazte saria, aldiz, Marina Beheretcheri eman diote gaur Donibane Lohitzuneko Herriko Etxeko kontseilu gelan egindako sariektan.
Musikarekiko atxikimendua sustatzeko asmoz, hitzarmen berria sinatu zuten 2019an Eusko Ikaskuntzak eta Donibane Lohitzuneko hiriak (Lapurdi). Horri esker, bi sari berri sortu zituzten: Ohorezko saria eta Gazte saria. Hala, aurten, xiberotar dantza eta kantu ohituren bilaketan aritutako Mixel Etxekopari eman diote lehenengoa, eta Marina Beheretcheri bigarrena.
Mixel Etxekopar eta Marina Beheretche saritu dituzte gaur, urtarrilaren 28an, Donibane Lohitzuneko Herriko Etxean. pic.twitter.com/QDbGolwIUr
— EITB Albisteak (@eitbAlbisteak) January 28, 2023
Sariketa gaur, urtarrilak 28, izan da, Donibane Lohitzuneko Herriko Etxeko kontseilu gelan. Ohorezko sariak pertsona ezagun baten ibilbide eredugarria edo bere ibilbidean musikaren ezagutza eta musikaren defentsan parte hartu duen pertsona edo taldea saritu nahi du. Aldiz, Gazte sariaren helburua da pertsona edo talde gazten baten ibilbidea balioan jartzea eta musikaren inguruan lanean jarrai dezaten.