'Forum for Iberian Studies'
Bernardo Atxaga Oxforden protagonista
Euskal Herriak historian zehar hartu dituen izen ezberdinez eta horien atzean egon diren ideologiez mintzatu zen jardunaldiei hasiera emateko inaugurazio ekitaldian.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Bernardo Atxagak euskal literaturari buruz eskaini zuen hitzaldiarekin inauguratu zituzten Oxfordeko Unibertsitateko "XV Forum of Iberian Studies" jardunaldiak. Edmund Williamson katedradunak aurkeztu zuen Atxaga, euskal idazlearen nazioarteko ibilbidea azalduz. Etxepare Euskal Institutuak bertan egoteko egindako ahalegina ere goraipatu zuen.
Atxagaren "Euskal literaturaren azalerak" hitzaldiaren hasieran, Euskal Herriak historian zehar hartu dituen izen ezberdinez eta haien atzean egon diren ideologiez aritu zen: Euzkadi, Euskadi…
"XV Forum for Iberian Studies" jardunaldien programa katalana, galegoa, gaztelania, ingelesa, portugesa eta euskara irakasten duten irakurleek eta Xabi Paya Etxepare Euskal Institutuak Birminghameko Unibertsitatean duen irakurleak osatu dute.
18 euskal ikerlari hautatu dituzte; horietako 16k euskal gaiak jorratuko dituzte eta sei euskaraz ariko dira, Idoia Noble itzultzailearen laguntzaz.
Iberiar penintsula nazio, hizkuntza eta kultura ezberdinek osatzen dutenez, immigrazio korronteek eta hedabide zein teknologietarako sarbideak azken urteetan herrien izaera ulertzeko eta azaltzeko moduan eragindako aldaketak aztertuko dituzte hiru egun iraungo duten jardunaldi horietan.
Bernardo Atxagak euskal literaturari buruz eskaini zuen hitzaldiarekin inauguratu zituzten Oxfordeko Unibertsitateko "XV Forum of Iberian Studies" jardunaldiak. Edmund Williamson katedradunak aurkeztu zuen Atxaga, euskal idazlearen nazioarteko ibilbidea azalduz. Etxepare Euskal Institutuak bertan egoteko egindako ahalegina ere goraipatu zuen.Atxagaren "Euskal literaturaren azalerak" hitzaldiaren hasieran, Euskal Herriak historian zehar hartu dituen izen ezberdinez eta haien atzean egon diren ideologiez aritu zen: Euzkadi, Euskadi…"XV Forum for Iberian Studies" jardunaldien programa katalana, galegoa, gaztelania, ingelesa, portugesa eta euskara irakasten duten irakurleek eta Xabi Paya Etxepare Euskal Institutuak Birminghameko Unibertsitatean duen irakurleak osatu dute.18 euskal ikerlari hautatu dituzte; horietako 16k euskal gaiak jorratuko dituzte eta sei euskaraz ariko dira, Idoia Noble itzultzailearen laguntzaz.Iberiar penintsula nazio, hizkuntza eta kultura ezberdinek osatzen dutenez, immigrazio korronteek eta hedabide zein teknologietarako sarbideak azken urteetan herrien izaera ulertzeko eta azaltzeko moduan eragindako aldaketak aztertuko dituzte hiru egun iraungo duten jardunaldi horietan.