Uztailak 19-23
Cirque du Soleilek Donostiara ekarriko du "Ovo" ikuskizuna, uztailean
N. V. | EITB Media
Quebectar konpainiak uztailaren 19tik 23ra zabalduko du ikuskizun akrobatikoa Donostia Arenan, Illunben.
Cirque du Soleil Donostian bueltan izango da uztailean, "Ovo" biodibertsitatea jorratzen duen ikuskizun akrobatikoarekin.
2009an estreinatu zuten "ikuskizun jostagarri eta katoikoa baina maitagarri eta zoragarria" eta, konpainiak esan duenez, biodibertsitateaz dihardu. "ohe elastikoetan jauzika ari diren kikler indartsuetatik hasi, eta armiarma sarean bihurritzen den armiarma hipnotikoraino".
Saioak izango dira asteazkenean, uztailak 19 (17:30), ostegunean (17:30), ostiralean (17:30), larunbatean (17:00 eta 21:00 premium) eta igandean (16:00), Sarrerak 49,50 eta 118 euro arteko prezioan daude salgai konpainiaren webgunean.