Itxi

Andoainen

Karlos Zurutuzak Rikardo Arregi Kazetaritza Sari nagusia jaso du

Redacción

Halaber, epaimahaiak aipamen berezia eman dio ETB-ko 'Sautrela' telebista saioari. Hasier Etxeberriak jaso du golardoa Andoainen.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Euskal kazetaritzaren eremuan ematen diren Rikardo Arregi Kazetaritza Sariak banatu dituzte larunbat honetan Andoainen. Aurtengo sari nagusia Karlos Zurutuza kazetariarentzat izan da, Libia eta Iraken gaiari buruz, 'Argia'n eta 'Berria'n argitaratutako erreportajeengatik.

Halaber, epaimahaiak aipamen berezia egin nahi izan dio ETB 1-eko 'Sautrela' telebista saioari. Hamabi urtez Orio Produkzioak ekoiztuta, ETB-k eskaini duen literatur saioa da. Hasier Etxebarriak jaso du golardoa.

Miren Garate 'Berria'ko kazetariari Kazetari 'Berria' ataleko saria eman diote, egitura gehigarrian ekonomiari buruz egindako erreportajeengatik. Epaimahaiaren Sari Berezia, ordea, 'Argia'ko lantaldeak egiten duen  'Beranduegi' telebista saioak jaso du. Azkenik, Ohorezko Aipamena Mattin Larzabali eskaini diote.

Aurten, 24. edizioan, Jose Luis Alvarez Txillardegi zena gogoan hartu dute. Haren ekarpen aberatsa aitortuz, gorazarre egin nahi izan diote antolatzaileek. Sari banaketan hainbat ordezkari politikoak izan dira, tartean, Ana Carrere Andoaingo alkatea eta Blanca Urgell Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburua.

Albisteak (1)

Bideoak (1)