Itxi

Izendapena

'Irulegiko Multzoa' Interes Kulturaleko Ondasun izendatu du Nafarroako Gobernuak

N. V. | EITB Media

Leer en Castellano

Nafarroako Gobernuko Kultura Departamentuak baimendu beharko du 'Irulegiko Eskua' agertu zen aztarnategian egiten den edozein esku-hartze.

Irulegiko Multzoa. Argazkia: Nafarroako Gobernua.

Nafarroako Gobernuak Irulegiko Multzoa (Aranguren Ibarra) Interes Kulturaleko Ondasun izendatzea erabaki du gaurko bilkuran. Gune arkeologiko hori gazteluaren hondakinek eta aurreko habitat protohistorikoak (antzinako kastroa eta erromatarren aurreko gotorlekua) osatzen dute, Burdin Aroaren amaieratik Brontze Aroaren erdialde ingurura artekoak.

Nafarroako Kultura Departamentuak joan den urteko azaroan abiatu zuen inguru arkeologikoa Interes Kulturaleko Ondasun izendatzeko prozesua, eta Nafarroako Kultura eta Arteen Kontseiluko Ondare Historikoaren Batzordeak aldeko irizpena eman zuen martxoaren 31n.

Araudiak jasotzen duenez, ondasunaren jabeek (Aranguren Ibarreko Udala eta hainbat herritar) ondasunok "zaindu eta babestu behar dituzte, hondatzea ekiditeko, eta ahaleginak egin, dagokien erabilera egokia izan dezaten eta susta dadin beren kontserbazioak gizarterako duen interesa".

Gaztelu zaharraren hondarrek aitortua zuten Interes Kulturaleko Ondare izendapena, Estatuak halakotzat hartzen baititu gazteluak, baina Nafarroako Exekutiboak babes eremua zabaldu du, inguru arkeologiko osoa zaintzeko.

Albisteak (3)