Bartzelona Kultur Lab
'Ateneu 9 Barris: Acció, lluita i diversió'
Eider Madinak, Maialen Odriozolak, Alazne Salcedok, Maialen Unanuek, Iñaki Urreiztik eta Aketz Zubiak 'Ateneu 9 Barris: Acció, lluita i diversió' lana aurkezten dute Bartzelona Kultur Lab-en.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Egileak: Eider Madina, Maialen Odriozola, Alazne Salcedo, Maialen Unanue, Iñaki Urreizti, Aketz Zubia
Iraupena: 02:19
Formatua: HDV 16:9
Ateneu Popular Nou Barris kultur etxea Bartzelonako periferian aurkitu genuen, Nou Barris auzoan. Kultura-proiektu berritzaile eta ausarta izan da bere hastapenetatik: 1975ean auzotarrek okupatutako asfalto fabrika batean kultura parte-hartzaile eta anitza lantzen dute, beti auzokoak elkarlean.
Errespetua eta aniztasuna dituzte oinarri. Jendearen parte hartzearekin batera, horiek dira Ateneu Popular Nou Barrisen filosofiaren ardatzak. Bertako zerbitzuen zuzendari Aurora Álvarezekin hitz egin dugu, eta hark adierazi digunez, balore horiek galdu ez izanak ahalbidetu du proiektuaren iraupena hainbeste urtez. “Kultura -dio-, derrigorrezko hezkuntza bezain garrantzitsua da”.
Adin guztietako jendeak du lekua bertan: ekintza eta tailer ugari antolatzen dituzte ume, gazte zein helduentzat. Hori guztia, auzolana baliatuz. Horrela lortu dituzte Nou Barrisen egun dituzten zerbitzu eta ekipamendu guztiak: azkena, metroaren linea auzoraino iristea izan da.