Itxi

'Mundua aldatzeko ideiak'

Etorkizunean 'Estatu gutxiago' izango da, Bariccoren ustez

Josep Ramoneda eta Alessando Baricco 'Mundua aldatzeko ideiak' jardunaldietan parte hartzen ari dira eta literaturak mundua aldatzeko duen gaitasunaz aritu dira.

'Mundua aldatzeko ideiak' jardunaldien protagonistak. Argazkia: EITB

Josep Ramoneda eta Alessando Baricco Mundua aldatzeko ideiak jardunaldietako hizlariak dira eta literaturak mundua aldatzeko duen gaitasunaz aritu dira.

Esan dutenez, krisialdi soziala eta kulturala dago Europan. Botere ekonomikoari mugak jartzeko behar dugu politika. Eta batez ere, komunitate eredu berri bat behar dugu.

Josep Ramonedak bi aukera azaltzen ditu: gizartea deitzen dugun horretan bizitzen jarraituko dugu edo gizartea izango ez den zerbaitetan biziko gara. Kontsumismoaren logika inposatu daiteke, gizabanakoaren alienazioa objektuarekiko, bereizi gabeko kontsumismoa (objektu bat hura kontsumitu arte nahi duena), geroago botatzeko. 

Baina beste logika bat ere etor daiteke, Ramonedak azaldu duenez: eremu komunitario berriak sortzea.

Eredu sozial berrien etorkizunari dagokionean, Alessandro Baricco antzerkigile eta eleberrigilearen ustez, politika ia desagertu egingo da. Estatu gutxiago izango da. Belaunaldi batean mundua aldatu egingo da eta eremu politikoa beste toki batean geldituko da: gizarte gehiago izango da, komunitate gehiago eta politika gutxiago, Estatu bat izateko beharra bertan behera geldituko delako. Estatuak eskaintzen dituen zerbitzuak gaizki dabiltzala ikusten dute gazteek eta hauek martxan jartzea pentsatuko dute. Urte asko geroago, beraiek egingo dute.