Itxi

Maiatzak 18-21

Hamar euskal konpainiak ikuskizunak estreinatuko dituzte Leioako Umore Azokan

N. V. | EITB Media

Leer en Castellano

43 konpainiak antzerki, dantza, musika eta zirku ikuskizunen 90 emanaldi eskainiko dituzte Bizkaiko udalerrian, maiatzaren 18tik 21era.

Qabalum Nafarroako dantza-konpainiak "La medida que nos ha de dividir" estreinatuko du

Umore Azokaren, kale artisten Leioako bilgunearen, hogeita hirugarren edizioa ostegunean, maiatzak 18, hasi, eta igandera arte, hilak 21, egingo da. Tarte horretan, 43 konpainiaren ikuskizunak izango dira, eta guztira 90 emanaldi eskainiko dituzte.

Emanaldi guztiak (dantza, antzerkia, zirkua, performanceak, clowna, ibiltariak, instalazioak eta musika) Leioako plaza, kale eta txokoetan egingo dituzte, eta doakoak izango dira.

Umore Azokan ia hogei euskal konpainia izango dira, eta horietako hamarrek ekoizpen berriak estreinatuko dituzte: Harrobi Dantza Bertikala, La Glo Zirko Dantza, Lekittoko Deabruak & Zozongo, Piszifaktoria Ideien Laborategia, Barre Taldea, Hortzmuga Teatro, Rojo Telón, Trapu Zaharra, Qabalum eta Batcharte Dantza.