Itxi

Argazkilaritza

Arabako espetxetik, Getxophotora

N. V. | EITB Media

Leer en Castellano

Getxoko irudi jaialdiak Arabako kartzelaren barruan argazkigintzan trebatzen diharduten hamalau presoetako lauren argazkiak aukeratu ditu, ekainaren 1etik 25era beste batzuekin batera Algortako saltokietan erakusteko.

"Izenbururik gabea" Medellin ezizenez sinatutako argazkia, Getxophoton erakutsiko denetako bat

Joseba Sarrionandia idazleak "Kartzelako poemak" lanean "espetxe barruko leihorik gabeko begiradak" deitu zituen horiek isla izango dute aurten Getxophoto irudiaren nazioarteko jaialdiaren hamazazpigarren edizioan.

Arabako espetxean preso dauden lau pertsonak egindako beste horrenbeste argazki Algorta Getxoko auzoko saltokietan egongo dira ikusgai beste 31 irudirekin batera, Herri Partaidetza Getxophotoko sailaren barruan, ekainaren 1etik 25era, jalaidia martxan dagoen bitartean.

'Oasis' Igeldo ezizenez sinatutako argazkia

'Une', 'Oasis', 'Avión' eta izenbururik gabeko laugarren irudi bat Blackkamera argazkilaritza eskolak Arabako zentroan ematen duen argazkilaritza ikastaroan egindakoak dira; guztira, hamalau lan bidali dituzte Getxophotora eskola horretatik.

'Une' Edonor ezizenez sinatutako argazkia

Orotara, 250 lan aurkeztu zituzten Herri Partaidetza Getxoko saltokiak argazkiz jantziko dituen sailean parte hartzeko aurrehautaketara, munduko zenbait tokitatik: Argentina, Australia, Danimarka, Estatu Batuak eta Japonia. Azkenik, 35ek egin zuten aurrera, eta, horien artean, Arabako espetxean eginiko laurek.

'Hegazkina' Mystuk egindako argazkia

Bideoak (1)