Itxi

#STOPCENSURA

Sortzaileek zentsuraren aurkako deia egin dute sare sozialetan

N. V. | EITB Media

Leer en Castellano

Ekintza koordinatu batean, zentsuraren "itzulera" salatu eta kulturarik gabe demokraziarik ez dagoela aldarrikatu dute.

#Stopcensura kanpainaren irudi bat

Twitterreko eta Instagrameko timelineak sortzaileen hainbat eta hainbat mezuk zipriztinduta ageri dira gaurko, asteazkena, eguerditik, kulturgileak, ekintza koordinatu, batean zentsura itzuli dela, oinarrizko eskubideak babestu behar direla eta kulturarik gabe demokraziarik ez dagoela adierazten ari baitira.

Ageriko jatorririk gabeko jarduera "kolektibo, zibil eta sozial" batean, aktore, idazle, antzerkigile eta bestelako sortzaileek idatzi labur bat argitaratu dute, "Estatu osoan ikuskizun eta emanaldiak bertan behera lagatzen ari baitira, alderdikeriak eta irizpide politikoek soilik aginduta".

"Kulturaren munduko profesionalok salatu nahi dugu adierazpen-askatasunaren aurkako zentsuraren itzulera, gure Konstituzioan finkaturik dauden eskubide sozial eta demokratikoen aurkako, hain zuzen. Gure oinarrizko eskubideen babesa eskatzen dugu, KULTURARIK gabe ez dago demokraziarik!", dio oinarrizko testuak (norberak nahi duen modura argitaratu du), gaztelaniaz, katalanez, galizieraz eta euskaraz.

Ekimenari batu zaizkio, besteak beste, Eneko Sagardoy, Ane Pikaza, Olatz Salvador, Montxo Armendariz, Itziar Ituño, Katixa Agirre, Edurne Azkarate, Andrea Jaurrieta eta SGAE Espainiako Autore eta Editoreen Elkarte Nagusia.

Arte eszenikoetan diharduten zenbait emakumek abiatu dute ekimena, azken asteetan Espainiako Estatuan bertan behera utzi dituzten antzezkizunei erantuzteko: "Orlando" Virginia Woolfen lana bertan behera utzi dute Valdemorillon (Madril), "El mar: visión de unos niños que no lo han visto nunca" Antonio Benaiges maisu errepublikanoaren historian oinarritutako istorioa Briviesca Burgoesek herrian, Voxen udal taldeak Getafen (Madril) "La Villana de Getafe" Lope de Vegaren lanetik "sexu iradokizunak" kentzeko eskatu du…

View this post on Instagram

A post shared by Itziar Ituño (OFIZIAL) (@itziarituno)