Itxi

Urriak 6-7

Marabilla izango da aurtengoa ere

N. V. | EITB Media

Leer en Castellano

Urriaren 6 eta 7an, Marabilli Aitzol Aramaio zinemagilea zenaren omenezko jaialdia egingo dute Ondarroan, seigarrenez, "formatu honetan azkenekoz".

Belakok larunbatean joko du. Argazkia: Lide Billelabeitia.

Urriaren 6 eta 7an, Marabilli Festibala egingo dute seigarrenez Ondarroan, Aitzol Aramaio zinemagilea zenaren omenez, haren lagunek antolatuta. "Formatu honetan" egingo duten azkenezkoa izango da aurtengoa, baina Kirmen Uribe idazle eta antolakuntza taldeko kideak esan duenez, "azkena esatea badakigu zer den Ondarroan, horren atzetik gero azken-azkena etortzen baita, baina tira, joango gara ikusten eta joango gara esaten".

Bi egunez, publikoaren gozagai izango dira, besteak beste, zinema saioak (20.000 especies de abejas), antzerkia, solasaldiak (Fermin Muguruza, Arantza Santesteban, Joseba Sarrionandia), kontzertuak (Moonshine Wagon, Tapia eta Leturia, Viva Belgrado, Belako…).

Hau da prestatu duten egitaraua:

URRIAK 6, BARIKUA

19:30ean. Marabilli Parade.

19:45ean. Pelikula mozketa eta inaugurazioa.

20:00etan. Master Classa. Zine zuzendariak beraien sekuentzia kuttunak azaltzen: Fermin Muguruza eta Arantza Santesteban.

21:30ean. Atsedenaldia.

22:00etan. 10 minutu. Amets Arzallus (bertsolari eta idazlea), Maddalen Arzallus (kazetari, bertsolari eta musikaria), Asier Altuna (zinegilea), Iker Sanchez (orkestra zuzendaria), Irati Bilbao (Aranzadiko arkeologo ondarroarra) eta Ainhoa Moiua (antzezlea eta zeinu interpretea).

23:15ean. III. Marabilli Sormen Saria.

00:00ean. Hasiera jaia: Moonshine Wagon+Malandro+DJ Elepunto.

URRIAK 7, ZAPATUA

11:00etan. Ttek elektrotxaranga.

12:00etan. Zergatik idatzi? Joseba Sarrionandia, Mielanjel Elustondo kazetariarekin solasean. Aurretik, Musika zertzeladak, Musika Eskolako ikasleen eskutik.

12:00etan. Ezinezko fuola Zaldupen. Profesionalak herriko umeen aurka.

12:00etan. Artibai ibaian, Boga ta sixe: arraunlariak, haur eta gazte.

17:30ean. Ttek elektrotxaranga, Portutik Goikozinera.

18:00. Zine gala. "20.000 especies de abejas", Esti Urresolarekin.

18:00etatik 19:00etara. Ttek elektrotxaranga, Goikozinatik Zubi Zaharrera.

19:00etan eta 20:00etan. MAdE IN ONdARRU! Nanoantzerkiak herriko gune desberdinetan: Ainhoa Etxebarria, Nerea Gartzia, Txo! Antzerki kolektiboa eta Ondarroako aktoreak. Musika kalean herriko taldeekin. Artisau erakusketa ere bai egun osoan.

20:30ean. Kontzertuak Musika Plazan: Tapia eta Leturia eta ondoren Emepebost.

22:00etan. Kontzertuak Beikozinin: Viva Belgrado eta Belako.

00:00etan. Gaupasa gaztetxean.