Heriotza
William Friedkin 'Exorzista' filmaren zuzendaria hil da, 87 urte zituela
Agentziak | EITB Media
1971n 'The French Connection' filmarekin Oscar sari bat irabazi zuen estatubatuarrak, eta 1973an 'Exorzista' beldurrezko film mitikoaren estreinaldiarekin ospe handia lortu zuen.
William Friedkin (Chicago, 1935) zinema zuzendari estatubatuarra hil da gaur, 87 urte zituela, Los Angelesen, Sherry Lansing bere emazte eta ekoizle ohiak baieztatu eta The Guardian egunkariak argitaratu duenez.
'The French Connection' filmarekin Oscar sari bat irabazi zuen 1971n, eta 'Exorzista' beldurrezko film mitikoaren estreinaldiarekin ospe handia lortu zuen 1973an.
Gainera, bere ibilbidean zehar, sari eta izendapen ugari lortu zituen, Urrezko Globoetan eta Cannes, Locarno, Sitges eta Veneziako jaialdietan, besteak beste.
Bere filmen artean nabarmentzekoak dira 'The Night They Raided Minsky's' (1968), 'The Boys in the Band' (1970), 'The French Connection' (1971), 'Exorzista' (1973), 'Sorcerer' (1977), 'Cruising' (1980), 'To Live and Die in L. A.' (1985), 'Jade' (1995), 'Rules of Engagement' (2000) eta' The Hunted' (2003).
William Friedkin zinemagilea. Argazkia: EFE