zinemaldia
J.A. Bayona eta Hirokazu Kore-eda Perlak sailean lehiatuko diren zuzendarien artean
eitb media
Jonathan Glazerren "The Zone of Interest" filmak inauguratuko du Publikoaren Sariaren saila, eta Ladj Lyren "Bâtiment 5" pelikula berriak itxiko du, lehiaketatik kanpo.
Mundu osotik etorritako hamazazpi zinemagile ospetsuk osatuko dute Donostiako Zinemaldiko 71. edizioko Perlak saila. Film onenaren saria 50.000 eurokoa izango da, eta Europako film onenaren saria, berriz, 20.000 eurokoa.
Perlak sailean lehiatzen diren filmak —itxierakoa izan ezik— Donostia Hiria Publikoaren Sarirako hautagaiak dira, eta filmaren lehen emanaldia ikustera joaten den publikoak aukeratzen du irabazlea.
Perlak sailean parte hartuko duten zinemagileak honako hauek dira: Maite Alberdi ("La memoria infinita"), Nikolaj Arcel ("La tierra prometida"), J.A. Bayona ("La sociedad de la nieve"), Stephanie Di Giusto ("La bailarina"), Michel Franco ("Memory"), Matteo Garrone ("I'm Capitain"), Craig Gillespie ("Golpe a Wall Street"), Jonathan Glazer ("La zona de interés"), Ryusuke Hamaguchi ("Evil Does Not Exist"), Todd Haynes ("Secretos de un escándalo"), Aki Kaurismäki ("Fallen Leaves"), Hirokazu Kore-eda ("Monstruo"), Christian Petzold ("El cielo rojo"), Celine Song ("Vidas pasadas"), Warwick Thornton ("The New Boy"), Justine Triet ("Anatomía de una caída") eta Wim Wenders ("Perfect Days").
Jonathan Glazerren "The Zone of Interest" filmak inauguratuko du Publikoaren Sariaren saila, eta Ladj Lyren "Bâtiment 5" pelikula berriak itxiko du, lehiaketatik kanpo.