Itxi

Lehen sei hilabeteak

250 sortzaile eta 115.000 ikusle baino gehiago, 2012ko Kulturen Urtean

Erredakzioa

Urgellen hitzetan, proiektuak agerian utzi du kulturan inbertitzea ''errentagarria'' dela.

Your browser doesn’t support HTML5 video

115.000 herritarrek baino gehiagok hartu dute parte Eusko Jaurlaritzak antolatutako '2012, Bakearen eta Askatasunaren aldeko Kulturen Urtea' ekimenean. Guztira, Estatu mailako zein nazioarteko 250 sortzaileren lana bildu du proiektuak.

Urteko lehen sei hilabeteotan antolatutako ekimenen balorazioa egin du Blanca Urgell Kultura sailburuak, eta proiektua ''arrakastatsua'' izan dela esan du.

"Murrizketa garaian kultura beharrezkoa ez den luxua dela zabaldu nahi dutenen aurrean, esperientzia honek agerian utzi du kulturan inbertitzea errentagarria dela'', esan du Urgellek.

'2012, Bakearen eta Askatasunaren aldeko Kulturen Urtea' ekimenak bost milioi euroko aurrekontua du.

Albisteak (3)

Bideoak (1)