IZENBURU NAGUSIAK
Albiste izango dira: Zinemaldia, Autorik gabeko eguna, eta Erkoreka eta Ertzaintzako sindikatuen arteko bilera
EITB MEDIA
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, irailak 22, hedabideetako lerroburu nagusiak:
- Zinemaldia abiatuko da: Heldu da zinemaren urteroko hitzordua. Irekiera gala 20:30ean izango da (zuzenean jarraitu ahalko da ETBn eta eitb.eus-en) eta lehen Donostia saria banatzeko baliatuko dute. Hayao Miyazaki animaziozko zinemaren maisu beteranoak hartuko du, birtualki bada ere: izan ere, mugikortasun arazoak tarteko, Tokion dagoela emango diote.
- Autorik Gabeko Nazioarteko Eguna: Autoek ingurumenari egiten dioten kalteaz ohartarazteko eta altenatiba jasangarriagoak badaudela kontzientziatzeko egiten da nazioartean Autorik Gabeko Eguna. Horren ildotik, DGTren ingurumen bereizgarriak hartu ditugu hizpide. Auto bakoitzak isurtzen duen kutsadura-maila identifikatu eta Espainiako hirietako emisio txikiko eremuetara sartzeko aukera ematen dute.
- Erkorekaren eta Ertzaintzaren sindikatuen arteko bilera: ErNE, ESAN eta SiPE sindikatuak hartuko ditu Segurtasun sailburuak Lakuan. Hausnarketa egin nahi dute herritarren "ertzainekiko errespetu faltak" areagotu omen direla-eta, baina lan-aldarrikapenei ere helduko diete.