Itxi

IZENBURU NAGUSIAK

Albiste izango dira: Literaturaren Nobel Saria, Gernikako gobernagarritasuna eta Usansoloren desanexioa

EITB MEDIA

Leer en Castellano

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.

Nobel sarien zeremonia. Argazkia: EFE

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, urriak 5, hedabideetako lerroburu nagusiak:

-Literaturaren Nobel Saria: Suediar akademiak gaur, ostegunarekin, 13:00ean jakinaraziko du norentzat izango den aurten Literaturaren Nobel Saria. Aukeren artean omen daude Can Xue idazle txinatarra, Jon Fosse norvegiarra eta Liudmila Ulitskaya errusiarra.

-Gernikako gobernagarritasuna: Gorroñok ez du Gernikako alkatetza utziko. Tentsio handiko osoko bilkura batean, Jose Maria Gorroño Gernikako alkateak (Guztiontzako Herria) hitz gogorrak erabili ditu EAJren kontra. Udal hauteskundeen ondoren hitzez adostutakoa ez betetzea eta gezurretan aritzea egotzi die jeltzaleei.

-Usansoloren desanexioa: Galdakaotik desanexionatu ostean, iazko azarotik Bizkaiko 113. udalerria den Usansolo kudeatzeko ardura duen batzordea gaur eratuko dute berriro, oraingoan maiatzaren 28ko udal hauteskundeen emaitzak kontuan hartuta.