Itxi

Sariak

'Succession' eta 'The Bear' nagusi Emmy sarietan, bakoitzak sei sari erdietsita

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

AEBko Telebista Akademiaren sariak bart egin dituzte, zegokion baino lau hilabete geroago Hollywooden iaz egindako greben ondorioz.

Your browser doesn’t support HTML5 video

'Succession' eta 'The Bear' seriek ez dute ustekabeetarako tarterik utzi bart, astelehenarekin, Emmy sarien 75. edizioaren galan, eta bakoitzak sei sari irabazi ditu, tartean drama eta komedia onenarenak hurrenez hurren.

Ekitaldia Los Angelesen egin dute, zegokion baino lau hilabete geroago, iaz Hollywooden gidoilariek eta aktoreek eginiko greben ondorioz.

Roydarren historia kontatzen duen seriearen (2020an eta 2022an ere saritu zuten "Succession") laugarren eta azken denboraldiak sari hauek ere jaso ditu: dramako gizonezko (Kieran Culkin) eta emakumezko (Sarah Snook) aktore onenak, bigarren mailako gizonezko aktore onena (Matthew Macfadyen), gidoi onena eta zuzendaritza onena.

Bestalde, "The Bear"eko lantaldeak sari hauek jaso ditu: Jeremy Allen White (komediako gizonezko aktore onena), Ayo Edebiri eta Ebon Moss-Bachrach (bigarren mailako gizonezko eta emakumezko aktore onenak), zuzendaritza onena eta gidoi onena.

Halaber, "Beef" Netflixek bi auto gidariren arteko borrokatik abiatuta egindako telesaila nagusitasunez gailendu da serie mugatuen (miniserieen) sailean. Seri onenaren, zuzendaritza onenaren, gidoi onenaren eta aktore onenen (Steve Yeun eta Ali Wong) sariak eraman ditu.

Elton John britainiar musikaria "EGOT" maila hartu duen hemeretzigarren pertsona da atzodanik, bestalde. Akronimo hori erabiltzen dute AEBn Emmy, Grammy, Oscar eta Tonny sariak irabazi dituztenak izendatzeko.  

AEBko Telebista Akademiaren garaikurra falta zitzaion Johni, eta bart lortu du Diseny +-ek azaroaren 2022an bere bira amaierako kontzertua eman zuela eta.

Emmy sarien 76. edizioa aurtengo irailean egingo dute.

Bideoak (1)