Itxi

Heriotza

Mikel Caballero Gatibu taldeko baxu jotzaile ohia hil da

eitb media

Leer en Castellano

Bat-batean hil da, 57 urterekin, Mexikon. 20 urtez Gatibun ibili ostean, Caballerok 2022an utzi zuen taldea. Aurretik, Cartoon Band, Noiz?, Maxia eta Insert Beat taldeetan aritu zen. EraBatera supertaldeko kide ere izan zen eta gaur egun Peatones taldean aritzen zen.

Mikel Caballero. Argazkia. @gatibuofiziala

Mikel Caballero Gatibu euskal musika taldeko baxu jotzaile ohia hil da ostiral honetan Mexikon, bat-batean, Geuria albiste atariak zabaldu duenez. 57 urte zituen musikari basauriarrak. 

Gatibu 2000. urteko udan sortu zen, Alex Sardui (abeslaria), Haimar Arejita (gitarra), Gaizka Salazar (bateria) eta Mikel Caballero (baxua) taldekide zituela. Euskaraz abesten dute, bizkaieraz. Taldeak argitaratutako hamar diskotan eta Euskal Herria osoan zein kanpoan eskainitako ehunka kontzertutan aritu zen Caballero. 

Caballerok 2022an utzi zuen taldea. Aurretik, Cartoon Band, Noiz?, Maxia eta Insert Beat taldeetan aritu zen.

Era berean, EraBatera supertaldeko kide izan zen, Gaizka Salazar (Gatibu), Beñat Serna (Ken Zazpi) eta Jurgi Ekiza (Willis Drummond) musikariekin batera. Taldeak bi lan argitaratu zituen: Antipodetan (2018) eta Izpi galdua (2021).