ASTE SANTUA
Aurtengo Bilbao Basque FESTek 200 jarduera inguru antolatu ditu martxoaren 27tik 31ra, gehienak doakoak
eitb media
Bizkaiko hiriburua 30 tokitan banatutako jardueraz beteko da, eta zuzeneko musikak protagonismo berezia izango du.
200 jarduera inguru antolatu dituzte aurtengo Bilbao Basque FESTen baitan, martxoaren 27tik 31ra, eta gehienak doakoak izango dira. Bilboko Udalak Aste Santurako antolatu duen jaialdiak dantza, musika, antzerki, zinema eta bakarrizketak eskainiko ditu, besteak beste.
Udalak jakinarazi duenez, gainera, musika eskaintza askotarikoa izango da, folka, rocka, popa, jazza, musika elektronikoa, punka eta musika tradizionala nahastuko baititu, emakumeei protagonismo berezia emanez.
Azkuna Zentroko kontzertuak
Martxoaren 27an, 19:00etan: Kuttune
Martxoaren 28an, 19:00etan: Bilboko Txistularien Udal Banda
Martxoaren 29an, 19:00etan: Sarrabete
Martxoaren 30ean, 19:00etan: Amaterra
Musika eta poesia Berreginen Museoan
Martxoaren 28an, 12:00etan: Huesos, Manu Gaigne eta Puy Barralekin
Areatzako kioskoko kontzertuak
Martxoaren 29an, 20:30ean: Eiderren (Nøgen taldeko lider ohia) kontzertua
Martxoaren 30ean, 20:30ean: gaueko dantzaldia Kresalarekin
'Taberna Live Music'eko kontzertuak
Martxoaren 28an, 20:00etan, Rocket Aretoan: Chulería, Joder!
Martxoaren 28an, 21:00etan, Azkena Aretoan: Iñigo Puertas
Martxoaren 29an, 21:00etan, Azkena Aretoan: Norman Bates
Martxoaren 30ean, 21:00etan, Azkena Aretoan: Triple Zero
Kafe Antzokiko kontzertuak
Martxoaren 27an, 22:00etan: Akatz eta Arratians
Martxoaren 28an, 22:00etan: Jim Jones Allstars eta Los Retumbes
Martxoaren 29an, 22:00etan: Munlet Plays Devo eta Paniks
Martxoaren 30ean, 22:00etan: MFC Chicken eta The Allnighters
Zazpikaleetako eta Martzanako kontzertuak
Martxoaren 28an, 19:00etan: Funky Brass. Kale hauetan ibiliko dira: Erriberako azoka, Erriberako zubia, Martzana, Aretxaga kalea, San Frantzisko kalea, Hiru Zutabe plaza
Martxoaren 29an, 19:00etan: Rock'n Brass. Ibilbidea: Naxa kalea, Mesedeetako kaia, Martzana kalea, Aretxaga kalea, Erriberako merkatua
Martxoaren 30ean, 19:00etan: Jazz & Fusion Musik. Ibilbidea: Urazurrutia 24, Bilbi plaza, Hiru Zutabe plaza, Artxaga kalea, Martzana kalea
Dantza
Martxoaren 28an, 18:30ean, Bizikidetza plazan: Salbatzaile dantza-taldea
Martxoaren 28an, 19:00etan, Gas plazan: Ziortza eta Leire
Martxoaren 29an, 18:30ean, Bizikidetza plazan: Aukeran taldearen Aiurri
Martxoaren 29an, 19:00etan, Gas plazan: Jira Musika
Martxoaren 30ean, 19:00etan, Gas plazan: Ortzadar
Martxoaren 31n, 12:00etatik 12:45era, Artxandan: Euskal dantzen tailerra, Gaztediren eskutik
Martxoaren 31n, 12:45etik 14:00etara, Artxandan: Erromeria Gaztedirekin
Martxoaren 31n, 13:00etatik 14:00etara, Areatzako kaian: Dantza plazan
Bakarrizketak
Martxoaren 28an, 20:00etan: Jon Plazaola, "Tu Tum Platz"
Martxoaren 29an, 20:00etan: Bocabeats Comedia, "Tirando del carro"
Martxoaren 30ean, 20:00etan: Aroa Berrozpe, "Mejor será reírnos"
Familientzako jarduerak
Martxoaren 28an, 29an eta 30ean, 19:00etan, Zabalgune eraikinean: "Los inventores" magia ikuskizuna, Oliver & Luiba-rekin
Martxoaren 28an, 29an eta 30ean, 12:30etik 14:00etara, Casilda Iturrizar parkean: zirku-tailerrak La Glo taldearekin
Martxoaren 28an, 18:00etan, Casilda Iturrizar parkean: Trotamundos konpainiak "Historias de un baúl" aurkeztuko du
Martxoaren 29an, 18:00etan, Casilda Iturrizar parkean: Orain-bi konpainiaren "Mute"
Martxoaren 30ean, 18:00etan, Casilda Iturrizar parkean: Txaloka konpainiaren "Bualá"
Gainera, Gargantua Guggenheim Bilbao Museoaren kanpoaldean egongo da, musika lagun duela, martxoaren 28an, 29an eta 30ean, 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara.
Kale-antzerkia
Martxoaren 28an, 18:00etan: Goitibera konpainiaren "Yijaaa!!!" ikuskizuna
Martxoaren 29an, 18:00etan: "Soy la bomba", Bea Larrañagarekin
Martxoaren 30ean, 18:00etan: "Jacuzzi", niMú konpainiarena
Herri-kirolak
Martxoaren 28an, 12:30ean: Orga-jokoaren Bizkaiko Txapelketa Ofiziala, harri-jasotzaileak eta ingude-altxatzea
Martxoaren 28an, 17:30ean: aizkora-desafioa, 5 metroko altueran, eta harri-zulatzaileak taldeka
Martxoaren 29an, 12:30ean: aizkora-desafioa eta Iparraldeko herri-kirolak
Martxoaren 29an, 17:30ean: trontza mistoko desafioa, goma gaineko sokatiraren erakustaldia, sokatirako desafioa, eta trontza
Martxoaren 30ean, 12:30ean: crossfit - herri-kirolak
Martxoaren 30ean, 17:30ean: pentatloia (harri-jasotzea, giza proba, aizkora, txinga-eramatea eta lasterketa)
Gainera, herri-kirol tailerrak ere egingo dira Areatzako kaian martxoaren 28an, 29an eta 30ean, 11:30ean eta 16:30ean