Itxi

17. edizioa

2024ko Bilbao BBK Live jaialdirako eguneko sarrerak bihar jarriko dituzte salgai

EITB MEDIA

10:00etatik aurrera izango dira salgai jaialdiaren webgunean. Arcade Fire, Jungle, Massive Attack, The Prodigy, Underworld, Khruangbin, Parcels eta Grace Jones mitikoa, besteak beste, izango dira zuzenean Kobetamendiko agertokietan uztailaren 11tik 13ra bitartean.

2023ko Bilbao BBK Liveko irudietako bat. Argazkia: EFE

2024ko Bilbao BBK Live jaialdiaren eguneko sarrerak astearte honetan, apirilaren 2an, jarriko dituzte salgai. Uztailaren 11tik 13ra Kobetamendin izango den jaialdiaren eguneko sarrerak 10:00etatik aurrera izango dira salgai, jaialdiaren webgunean, alegia. Bonua dagoeneko salgai dago, 150 eurotan apirilaren 5era bitartean.

Arcade Fire, Jungle, Massive Attack, The Prodigy, Underworld, Khruangbin, Parcels eta Grace Jones mitikoa, besteak beste, izango dira zuzenean jaialdiaren agertokietan.

Egitaraua

OSTEGUNA

Massive Attack, The Prodigy, Folamour (A/V), Cymande, Death from Above 1979, Sen Senra, Air, Los Planetas, Orbit, Mezerg, NewDad, El Buen Hijo, Dharmacide, Nunatak, Martín de Marte eta Nexo Malito.

OSTIRALA

Grace Jones, Underworld, Khruangbin, Parcels, Jordan Rakei, Ezra Collective, Meute, Albert Pla, Standstill, Aiko El Grupo, Karavana, Maria José Llergó, Daniela Pes, Ralphie Choo, Samantha Hudson, Oro Jondo, Parkineos, Melenas, Ezezez, Silitia eta S T R.

LARUNBATA

Fire, Jungle, Alvvays, Floating Points, Noname, El Columpio Asesino, Slowdive, Chalk, Zoe Gotusso, Kiasmos, Good Neighbours, Mujeres, Boye, eta Oki Moki, Getariatik.

 

Albisteak (1)