Itxi

Ibilbideari Elkar saria

AEK eta Korrika sarituko ditu Elkar Fundazioak

N. V. | EITB Media

Leer en Castellano

Ibilbideari Elkar saria emango die, batera, Alfabetatze Euskalduntze Koordinakundeari eta euskararen aldeko lasterketari.

Aurtengo Korrika, Donostian

Elkar Fundazioak AEK Alfabetatze Euskalduntze Koordinakundeari eta Korrikari emango dizkie 2024ko Ibilbideari Elkar saria, fundazioak gaur iragarri duenez.

"Euskal Herriko biztanle guztiak euskaraz eroso bizitzea izan da eta da AEKren xedea, eta horretarako euskararen normalizaziorako eremu guztietan egiten du lan: ezagutzan, erabileran eta sustapenean", azaldu dute.

"Milaka lagun euskaldundu da AEK-ko euskaltegietan, eta milaka lagun hurbildu da euskarara eta euskararen aldeko ekimenera AEKren lanari esker, tartean 1980tik antolatzen duen Korrikaren eskutik", jarraitu du argitaletxea handiaren fundazioak saria azaltzeko.

Maiatzaren 23an banatuko dute saria,18:00etan, Elkarrek Adunan duen egoitza. Gainera, ekitaldi horretan bertan jasoko du Josu Goikoetxeak Joseba Jaka bekaren irabazleak dagokion golardoa.

"Hiltzailea eta beste ipuin batzuk" ipuin bildumaren proiektua aurkeztu zuen Goikoetxeak sariketa horretan; 10.000 euro jasoko ditu, eta urtebeteren buruan argitaratuko du emaitza.