Zinemaldia
4+1, Brasilgo zinema garaikidearen proposamen interesgarrienak
Mapfrek eta Zinemaldiak elkarrekin lan egiten dute. Gainera, zinema-estudio txikia izeneko haurrentzako pabilioa aurkeztu dute.
Donostia Zinemaldiaren 60. edizioa bigarren urtez jarraian arituko da Mapfre Fundazioarekin lankidetzan, Zinemaldiaren barruan batera antolaturiko bi jardueraren bitartez. Oraingoan, bi erakundeek bi proposamen interesgarri aurkeztuko dituzte: batetik, 4+1: Brasilgo zinema garaikidea zikloa, eta, bestetik, Mapfre Fundazioa zinema-estudio txikia haurrentzako pabilioia.
4+1: Brasilgo zinema garaikidea zikloa MAPFRE fundazioaren 4+1 zinema-jaialdiarekin lankidetzan antolatu da. Mapfre Fundazioak 2010ean martxan jarri zuen jaialdiak, bost hiriko zirkuitua sortu du nazioarteko zinema-jaialdietan aurkeztutako, eta jaialdia batera ospatzen den herrialdeetako zinema-aretoetan estreinatu gabeko egile-zinemako lanak proiektatzeko.
Hauek dira ikusgai izango diren pelikulak: 'O ano que meus pais saíram de férias', 'Jogo de cena', 'Andarilho', 'A casa de Alice' , 'Casa de areia', 'O ceu sobre os ombros' , 'A esteticista' eta 'Santiago'.
Bestalde, zinema-estudio txikia izeneko haurrentzako pabiloia aurkeztuko dute. Donostia zinemaren munduko hiriburu den egunetan, Pabilioiak eremu handi bat jarriko du hara inguratzen diren guztiek zinemarekin loturiko tailerren eta bestelako jardueren programa oso batez goza dezaten. Haurrak, gidoietara, zinemaren lanbideetara eta animaziora gerturatu eta hauekin gozatu eta ikasiko dute.
Gainera, berritasun gisa, pabilioiak Efektu Berezien Gune bat izango du instalatuta; horren bitartez, haurrek soinuarekin, efektu bisualekin eta zineman erabiltzen diren irudiekin zer gauza egin daitezkeen ikasiko dute.