Itxi

Uztailak 19 – abuztuak 4

Erriberriko Antzerki Jaialdia, 25. urteurrena ospatzeko prest

N. V. | EITB Media

Leer en Castellano

Jaialdiaren hogeita bosgarren edizioan, nafar konpainiek taularatuko dituzte karteleko 27 lanetatik zortzi.

Abuztuaren 2an, Led Silhouette nafarrek "Halley" dantza garaikideko ikuskizuna aurkeztuko dute

Erriberriko Antzerki Jaialdiaren 25. edizioa egingo dute aurten, uztailaren 19tik abuztuaren 4ra. Programazioko 27 ikuskizunetatik 14 emakumeek sortu, idatzi edo zuzendu dituztela azpimarratu du Rebeca Esnaola Nafarroako Gobernuko Kultura kontseilariak, eskaintzari dagokionez, jaialdiaren aurkezpenean. Zortzi lan, gainera, nafar konpainiek taularatuko dituzte.

Aurten, jaialdia Pitillasera ere iritsiko da lehenengoz, ohi bezala, Tafallan, Beiren eta San Martin Unxen gozatu ahalko den bezala.

Antzerkiarekin batera, musika, dantza eta zirku ikuskizunak ere egongo dira 27 emanaldien artean, horietako bakar bat euskaraz: "104 Haurra" (Yarleku Teatro), Jokin Oregiren zuzendaritzapean, ostiralean, hilak 26, Tafalla Kulturgunean.

Zuzeneko ikuskizun horiez gain, Erriberrin bi sormen egoitza, lau prestakuntza-tailer eta artista eta kazetariekin bi topaketa egingo dira. 25. urteurrena ospatzeko ziklo bat ere programatu da: gala bat, hiru mahai-inguru eta hiru erakusketa.

Aurten 10 ikuskizun programatu dira La Cavan, eta emanaldi guztiak 22:00etan izango dira. Lehen hitzordua uztailaren 19an izango da, ostiralarekin; "Forever" maskaren hizkuntzaren alde egiten duena Kulunka Teatroaren ekoizpena, Iñaki Rikarteren zuzendaritzapean.

Larunbatean, hilak 20, Chévere konpainiak "Helen Keller, ¿la mujer maravilla?" aurkeztuko du, Xronen zuzendaritzapean, eta igandean, hilak 21, "Moríos" Cultura i Conflicte eta Teatre de l ' Aurora taldearen antzezlanaren txanda izango da.

Ostiralean, hilak 26, igoko da oihala La Cavan beriz, "Villa" Txileko Teatro playa konpainiaren ekoizpenarekin, eta biharamunean Victoria Szpunbergen "Mal de coraçon" antzeztuko dute, Companyia Solitàriaren ekoizpena.

Igandean, hilaren 28an, "Casting Lear", Barco Pirata, Teatro de la Abadía eta Andrea Jiménezen ekoizpena izango da ikusgai.

Asteazkenean, uztailaren 31n, Iluna Producciones konpainia nafarraren "Ezkaba" lanaren txanda izango da La Cavan; Miguel Goikoetxandiak idatzi eta zuzendutako lana da, Marta Juaniz, Ana Berrade, Raquel Sánchez, David Larrea eta Miguel Goikoetxandiak osatutako taldearekin.

Abuztuaren 2an, ostiralarekin, Led Silhouette nafarrek "Halley" dantza garaikideko ikuskizuna aurkeztuko dute, Jon Lopez eta Martxel Rodriguezen zuzendaritzapean eta koreografiarekin.

Egun bat geroago, "Macho grita" Alberto San Juanek zuzendu eta protagonizatutako komedia musikala programatu da. La Cavako azken emanaldian ButacaZero kataluniarren "Iribarne" izango da protagonista.

Sarrerak ekainaren 4an jarriko dituzte salgai.