Ospakizuna
Irrien lagunen bigarren eguna, irailaren 23an Gernikan
Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazo ezagunen klubak bultzatzen duen jaiegun honek irria eta euskal hizkuntza eta nortasuna sustatu nahi ditu, alaitasun giroan.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Irailaren 23an, igandez, Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek eraturiko Irrien Lagunak elkartearen bigarren eguna ospatuko dute Gernikan.
Pailazo talde ezagunaren klubak bultzatzen duen jaiegun honek irria eta euskal hizkuntza eta nortasuna sustatu nahi ditu, alaitasun giroan.
Iaz Usurbilen legez, aurten ere milaka pertsona espero dituzte, eta era guztietako ikuskizunak eta jolasgarriak gozatzeko aukera izango dute. Hauxe Udalaren eta elkarte askoren laguntzaz egin nahi den ospakizun egun honetarako gonbidapena.