Itxi

Alfonbra gorria

Donostia, Zinemaldi historiko baterako prest

Lehen izarrak Zinemaldira heltzen ari dira. Inoiz ez dituzte bost Donostia sari eman eta sekulako ikusmira dago hirian.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Donostia Zinemaldirako prest dago. Hirian ez da inoiz horrenbeste izar egon: hurrengo bederatzi egunetan Dustin Hoffmanek, Oliver Stonek, Tommy Lee Jonesek, John Travoltak eta Ewan McGregorrek Donostia sari bana jasoko dute. Gainera, Richard Gere eta Susan Sarandon irekiera ekitaldian izango dira eta Benicio del Torok "Savages" aurkeztuko du Oliver Stonekin batera.

Claudia Cardinale, Ben Affleck eta John Goodman Zinemaldian izango diren beste aurpegi ezagun batzuk izango dira. Javier Bardem eta Penelope Cruz ere Gipuzkoako hiriburuan izango dira eta, zurrumurruek diote Monica Bellucci ere Donostiara etorri daitekeela. John Goodman aktorea ez da izango Donostia Zinemaldiaren 60. edizioan, antolatzaileek jakinarazi dutenez.

Jose Coronado eta Barbara Goenaga aktoreak izango dira inaugurazio ekitaldiaren gidariak eta eitb.com-ek zuzenean eskainiko du.

60. urteurrenak jarduera gehiago ekarriko ditu baina horrek ez du islada izango zifra ekonomikoetan, izan ere aurrekontuak 7,4 milioi euro izango ditu, iaz baino 200.000 euro gehiago. Babesle pribatu gehiago dituzte, galdutako laguntzaileei aurre egiteko. Instituzio publikoek 225.00 euro gutxiago eman dituzte aurten.

Jose Luis Rebordinos Zinemaldiko zuzendaria "oso pozik" agertu da Sail Ofizialarekin, baina espero du alfonbra gorria zapalduko duten "izen handiek" kalitate hori ez "ezkutzatzea". Costa-Gravas, Lasse Hallströn, Laurent Cantet, François Ozon eta Bahman Ghobadi bertan izango dira. 

Albisteak (1)

Bideoak (1)

Informazio gehiago (1)