Itxi

Zinema

Johnny Deppek bere bigarren film luzea aurkeztuko du Zinemaldian

eitb media

Leer en Castellano

'Modi- Three Days on the Wing of Madness' filmak lehiaketatik kanpo hartuko du parte Donostiako jaialdiko Sail Ofizialean.

Johnny Depp 2021ean Donostiako Zinemaldian. Argazkia: EFE.

Donostiako Zinemaldiaren 72. edizioko Sail Ofizialean Johnny Depp zinemagile amerikarrak zuzendari gisa egin duen bigarren film luzea, Modi - Three Days on the Wing of Madness, ikusteko aukera izango da, lehiaketatik kanpo.

Arteari, maitasunari eta arbuioa uztarten dituen istorio bat kontatzen du pelikulak. Gertaerak Gerra Handiak urratutako Pariseko kale eta tabernetan gertatzen dira, intentsitate handiko 72 ordutan.

Riccardo Scamarcio aktoreak Amedeo Modigliani artistaren papera egiten du, aurpegi luze erretatuengatik eta biluziengatik ezaguna den margolari eta eskultore italiarra. Aktore taldean daude baita ere, Stephen Graham, Al Pacino eta Antonia Desplat, besteak beste.

Deppek The Brave (1997) filmarekin egin zuen debuta kameraren atzean. 2021ean zinema munduan egindako ibilbidea saritu zuten Zinemaldian Donostia Sarietako batekin.