Donostiako zinemaldia
Mugaritzen inguruko dokumentalak emango dio hasiera Donostiako Culinary Zinemari
eitb media
Irailaren 23an emango dio hasiera sailari 'Mugaritz. Sin pan ni postre' filmak, Victoria Eugenia Antzokian. Lau film arituko dira Cunilary Zinemaren saria eskuratzeko lehian. Gainera, ikus-entzunezkoekin lotura duten afari tematikoak emango dituzte.
Paco Plaza zinemagileak egindako 'Mugaritz. Sin pan ni postre' filmak emango dio hasiera Donostia Zinemaldiaren 72. edizioko Cunilary Zinema sailari, Victoria Eugenia Antzokian.
Dokumental horretan, sei hilabetez itxita egon den Andoni Luis Adurizen jatetxean izandako eraberritze prozesuaren lekuko bihurtuko da ikuslea. Filmak sukaldaritza Frantziako sukaldaritza gustatzen zaion sukaldari japoniar baten istorioa kontatzen du. Sukaldariak jatetxe bat irekiko du Parisen, eta hirugarren Michelin izarra lortzeko saiatuko da.
Guztira, bost pelikula ikusi ahalko dira Cunilary Zinemaren sail ofizialean. Horietako lau Culinary Zinema saria irabazteko lehian artiuko dira, eta beste bat lehiaz kanpo egongo da. Paco Plazaren 'Mugaritz. Sin pan ni postre'; Ayuko Tsukahara japoniarraren 'Grand Maison Paris'; Tetsuya Uesugi japoniarraren 'Kita no syokukei / Northern Food Story', eta Ian Cheneyren 'Shelf Life' izango dira saria irabazteko lehian, eta Galder Gaztelu-Urrutiaren 'El hoyo 2' lehiaz kanpo.
Irabazleak 10.000 euroko saria eskuratuko du.
Gainera, Culinary Zinemak emanaldiekin lotutako bost afari tematiko egingo ditu.
Mugaritzeko filmaren kasuan, afaria Miguel Cañok (Nublo), Juan Vargasek (Muka), Alatz Bilbaok (Bakea), Fran Baixasek (Franca) eta Carlos Salvadorrek (Amaica) prestatuko dute eta Leire Etxaideren baratzeko produktuak erabiliko dituzte.