Itxi

ZINEMALDIA

Zinemaldiaren 72. edizioa, zenbakitan

A. S.| EITB MEDIA

Zenbat titulu emango dira aurtengo edizioan? Zenbat metroko luzera du belodromoko pantailak, Zinemaldiko handienak? Zenbat Donostia sari banatu dira orain arte?

eitb media

Bihartik aurrera Donostia dotore jantziko da Zinemaldiaren 72. edizioari, hau da, urteko hitzordu garrantzitsuenetako bati, ongietorria emateko. Jaialdia irailaren 20tik 28ra izango da, eta, zortzi egunez, hiriko txoko guztiak zinemaz beteko dira.

Ez dira faltako izar handien jarraitzaile sutsuak, ezta akreditazioa lepotik zintzik dutela alde batetik bestera korrikan dabiltzan pertsonak ere. Antolakuntzak aurreratu duenez, aurten ia 4400 lagun daude akreditatuta. Aurtengo edizioan, guztira, 254 titulu emango dira, horietatik 55 mundu estreinaldiak, 5 nazioartekoak, 15 Europakoak eta 49 Espainiakoak. 172 film luze, 4 film ertain, 73 film labur eta 5 serie izango dira ikusgai.

Donostiako Zinemaldiaren 72. edizioko datu eta zifra nagusiak laburbildu asmoz, baita bitxikerien berri emateko ere, zerrenda txiki bat osatu dugu, antolakuntzak emandako hainbat daturekin. Zenbat neurtzen dute Zinemaldiko bi alfonbra gorriek? Zenbat metroko luzera du belodromoko pantailak, Zinemaldiko handienak? Eta zenbat Donostia Sari banatu dira, saria banatzen hasi zirenetik?

EITB MEDIA

Zinemaldiko antolakuntzak aurreratu duenez, 26 areto erabiliko dira aurten emanaldietarako. Azpimarratzekoa da urrunen dauden bi zinema-aretoen (Tabakalera eta Antiguo Berri) arteko distantzia oinez egiteko behar den denbora 40 minutukoa dela, gutxi gorabehera. Hirian zehar jartzen diren bi alfonbra gorriek, guztira, 180 metroko luzera dute.


EITB MEDIA

Donostiako Zinemaldiaren zazpi hamarkadako historian zehar, halaber, 10.000 film baino gehiago eman dira. Lehenengoa Julien Duvivierren Le retour de Don Camillo izan zen, Victoria Eugenia antzokian. Gainera, 1986tik, saria ezarri zenetik, 77 Donostia Sari banatu dira, aurtengoa kontuan hartu gabe.