48. edizioa
Euskal Herriko Dantza Txapelketaren finala, larunbatean Seguran
N. V. | EITB Media
Hamalau bikote lehiatuko dira Euskal Herriko 48. Dantza Suelto Txapelketako finalean. eitb.eus-en zuzenean ikusi ahalko da.
Hamalau bikote izango dira nor baino nor gehiago larunbatean, urriak 19, Seguran, Euskal Herriko Dantza Txapelketaren finalean. eitb.eus-ek zuzenean emango du, 18:00etatik aurrera Baratze pilotalekutik, norgehiagoka.
Hamalau bikoteak gipuzkoarrak dira, Gorka Granado sopeloztar dantzaria soilik da lurralde horretatik kanpokoa. Finala 18:00etan abiatuko da, esan bezala, eta, epaimahaiak erabakia hartzen duen bitartean, Kresala Dantza Konpainiak Hitaz Orhoit ikuskizunaren zati bat taularatuko du.
Horren ostean jakingo dugu zein bikotek hartuko duen Saioa Galarraga eta Julen Murgiondo bergararren, azken bi txapelketen eta 2019koaren irabazleen, lekukoa. Arin-arina eta fandangoa ondoen dantzatzen duen bikoteak 800 euroko diru saria eta Koldobika Jauregi eskultorea zenaren lan bat eramango du.
Finalerako sarrerak salgai daude, 10 euroko prezioan, eta bertaratzerik ez duenak eitb.eus-en ikusi ahalko du, zuzenean.
30 urte dira ETBk Dantza Txapelketaren finala ematen hasi zenetik.