Itxi

26. edizioa

BAD jaialdia Bilbon zabaldu da

N. V. | EITB Media

Leer en Castellano

22 emanaldi eskainiko ditu antzerki eta dantza garaikideko jaialdiak hiriko hainbat espaziotan, hilaren 27ra bitartean.

Beñat Urrutia "Eukalyptus"eko aktorea. La Fundicionen, urriaren 27an.

BAD Bilboko Udalak antolatutako Antzerki eta Dantza Garaikidearen jaialdiaren 26. edizioa ostegun honetan, urriak 17, hasiko da, eta 19 konpainiaren 22 emanaldi, tartean sei estreinaldi, eskainiko ditu hiriko hainbat espaziotan hilaren 27ra bitarte: La Fundicion, Harrobia, Bilborock, Arte Sakratuaren Museoa eta Campos Antzokiko Kupula aretoa.

Antolakuntzatik nabarmendu dute BAD Bilbao Euskadiko "proposamen eszeniko berritzaile eta anitzen erakusleiho nagusia" dela eta hizkuntza berrien aldeko apustua egiten duela, "harritzeko eta eszena publikoari hurbiltzeko".

19 konpainiatatik bederatzi Euskal Herrikoak izango dira, zortzi Espainiakoak eta bana Frantzia eta Portugalekoak.

[Lodudo] Producción talde frantsesak hasiko du programazioa ostegun honetan, 'Dioscures' lanarekin, Harrobian, eta hurrengo hamar egunetan, Laida Aldaz, Jon Ander Urresti, Camínate Proiektua, Mari Zaunka, La Cocina, Ion Iraizoz, Las Katastrofen Teatro, O Rumo do Fumo, Serrucho edota Doos Colectivo talde eta sortzaileek parte hartuko dute jaialdian, besteak beste.

Ikuskizun bakoitzerako sarrerak salgai daude jada, 10 euroan, jaialdiaren webgunean eta La Fundicion eta Campos Eliseos antzokien webguneetan eta leihatiletan.