Doako sarrera
Guggenheim Bilbao Museoak doan irekiko ditu ateak asteburu honetan
Agentziak | EITB Media
Gainera, igandean 'Drawing the Guggenheim' nazioarteko marrazki-topaketaren zortzigarren edizioa egingo da, aldi berean, New Yorkeko, Veneziako eta Bilboko Guggenheim museoetan.
Guggenheim Bilbao Museoak doan irekiko ditu ateak asteburu honetan, bere 27. urteurrena ospatzeko.
Museoak ohar baten bidez jakinarazi duenez, nahiz eta sarean aldez aurretik erreserbatzeko sarrerak agortuta egon, txartel-leihatiletan gehiago egongo dira eskuragarri, agortu arte. 10:00etatik 19:00etara egongo da zabalik.
Gainera, igandean 'Drawing the Guggenheim' nazioarteko marrazki-topaketaren zortzigarren edizioa egingo da New Yorkeko, Veneziako eta Bilboko Guggenheim museoetan, aldi berean.
Adin guztietako pertsonei irekitako jarduera da, eta horretarako museoak beharrezko materiala (orriak eta arkatza) emango du, agortu arte. Hala ere, bisitariek "bakoitzak etxetik ekarritako pintura-tresnak" sartu ahalko ditu Atrioan.