Donostia sari berezia jaso du
Dustin Hoffmanek Donostiako publikoa mendean hartu du
Erredakzioa
Ricardo Darin Argentinako aktoreak eta Zinemaldiko epaimahaikideak golardoa eman dio Hoffmani. Benetan hunkituta, aktore estatubatuarrak saria eskertu du zirraraz beteriko ekitaldi batean.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Dustin Hoffmanek Zinemaldiko 60. urteurrenaren Donostia saria jaso du Ricardo Darin Argentinako aktorearen eskutik larunbat gauean Kursaalen izandako Zinemaldiko itxiera-ekitaldian.
Publikoak bero txalotu du aktorea eta, zirraraz beteriko ekitaldian, "arte hau ohoratzen eta errespetatzen duten erkidegoari" eskerrak eman dizkio Hoffamanek.Aktoreak golardoa eskertu du, euskaraz lehendabizi, eta ingelesezjarraian. Gainera, esker bereziak eman dizkio Jose Luis RebordinosZinemaldiko zuzendariari.
Halaber, Zinemaldiaren hasierako urteakgogoratu ditu, izan ere, Zinemaldiarekin alderatuta, "15 urte zaharragoanaiz", esan du publikoaren barreen artean. "Zinema mundura iritsi nintzen eskolan gainditzen ez nuelako eta gainontzekoetan oso txarra nintzelako", aitortu du aktoreak.
Edurne Ormazabal kazetaria eta Barbara Goenaga aktorea izan dira Zinemaldiko itxiera-ekitaldiaren aurkezleak. Bertan Dustin Hoffmanen ibilbidea eta azken 60 urteetan Donostia saria jaso dutenen gainontzeko izarrak omendu dituzte hainbat bideoen bitartez.