Itxi

Krisi ekonomikoa

120.000 euroko murrizketa, Zinemaldian

Erredakzioa

Kultura Ministerioak 120.000 euro gutxiago eskaini nahi dizkio Donostiako Zinemaldiari, Estatuko Aurrekontu Orokorren proiektuan jaso dutenaren arabera.

Zinemaldiko alfonbra gorria. EFE

Rajoyren Gobernuko Kultura Ministerioak 120.000 euro gutxiago bidera nahi ditu datorren urteko Donostiako Zinemaldirako, Estatuko Aurrekontu Orokorren proiektuan jaso dutenaren arabera.

Iragarpen horren aurrean, Donostiako Udaleko PSE-EEk adierazpen instituzional bat erregistratu du, Kultura Ministerioari eta beste erakunde publikoei zuzenduta. Bertan, Zinemaldiak jasotzen dituen laguntza ekonomikoek murrizketarik izan ez dezaten eskatu dute.

''Alde bakarreko erabaki kezkagarria da, Estatuan mailarik gorena duen nazioarteko jaialdi bakarraren kontra'', adierazi du Marisol Garmendia zinegotzi sozialistak, ohar batean.

Zinemaldiak 60. edizioa ''bikain'' bukatu berri duela azpimarratu du Garmendiak ohar horretan, eta, jasotzen dituen laguntzek azken hiru urteotan gora egin ez duten arren, Zinemaldia kalitatezko edizioa egiteko zinema munduko izarrak bertara elartzeko gai izan dela adierazi du.

Albisteak (1)