Jaialdiak
Hiru jaialdi, EITB Kultura 60 saioan
EITB Kultura 60 saioan hiru jaialditan izango dira: Lekeitioko Euskal Zinema eta Bideo Bilera, ERTZ jaialdian eta Ondarroako Marabillin.
Aste honetan hiru jaialdi bisitatuko ditugu, aurrena, Berako Ertz jaialdia, gero berri-berria den Ondarroako Marabilli Sormen jaialdia eta azkenik Lekeitioko Euskal Zinema Bilerako aitzindari batekin solas egingo dugu.
Musikatik haratago joan nahi horrek sortu zuen Ertz jaialdia, ertzean, bidegurutzean kokatu zituztelako jaialdi honen edukiek, akustika eta entzumena, oinarrian hots mundua arte gaitzat hartu zuten eta horrela soinuen, musiken mugak aztergai jarri zituzten, Nafarroako Bera herrian, urte asko daramate Europako abangoardiako artista finenak asmo honetara erakartzen eta egun jaialdi honek duen ausardian dago eskeintzaren kalitatearen bermea.
Nafarroatik Bizkaiko itsas aldera joko dugu, aurreneko aldian Ondarroan hartuko dugu kaia, bertan Aitzol Aramaio zinegileraren omenez antolatu duten Marabilli Sormen jaialdia aurkezteko. Edukiak iturri askotako urak dakar,zinema eta musika jaialdiekin batera literatura eta antzerkia eta horrekin batera moeta askotako emanaldiak eskeiniko dira bertan Urrian, lau egunetan eta den dena itsas herrietan jai giroa sortzeko duten trebezia horrekin nahastuta.
Azkenik Lekeitioko portura joko dugu, han orain 35 urte Euskal Zinema eta Bideo Bilera antolatu zutelako, Zestoako Topaketekin batera, inolako zalantzarik gabe euskaraz ekoitzitako zinemaren bultzatzaile aitzindariak. Hogeita hamabost urte hauetan olatu asko hautsi dira hondartzetan, gauza asko erabat aldatu dira horien artean irudigintza, aldaketa horren lekuko aparta Lekeitioko zinemaldia izan da eta hauxe sortzaile taldeko kide batek eskeni digun lekukotasuna orain astera doan EITB Kultura 60 saioan.