Itxi

Kanpaina

600.000 euro Kultura Bonuaren kanpainarako

40.000 bonu jarriko dituzte salgai, aurreko denboraldietako baldintza berean: Bonu bakoitzak 25 euroko kostua izango du, baina 40 euroko balioa izango du.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Eusko Jaurlaritzak Gabonetako Kultura Bonua kanpaina onartu du. 600.000 euro erabiliko dira, alegia, 40.000 bonu saltzeko diru-kopurua.

Aurreko kanpainetan lorturiko emaitza onak ikusirik hartu dute erabakia, esan dutenez. Euskarri ezberdinetako kultura-produktuen erosketa lagunduko du diruz. Liburuak edo diskoak erosteko, museo batean bisita egiteko edo zinemara, antzerkira edo kontzertu batera joateko erabili daiteke.

Abenduaren 10ean jarriko dituzte salgai 40.000 bonuak, urtarrilaren 5era arte. 25 euroko kostua izango du, baina 40 euroko balioa emango dio erabiltzaileari. Bonu bakoitzaren 15 euroren diferentzia hori Eusko Jaurlaritzak ordainduko du.

Bonuak soilik programari atxikitutako establezimenduetan erabili ahal izango dira. Horrela, programari atxikitzeko epea 2012ko azaroaren 22an hasiko da eta 2012ko abenduaren 5ean amaituko.

Albisteak (3)

Bideoak (1)