Itxi

Bilbo

"Mamma Mia!"ren 45 emanaldi izango dira Arriagan udan

N. V. | EITB Media

Leer en Castellano

Bilboko udal antzokiak Madrilen hiru denboraldi daramatzan ikuskizunaren 45 emanaldi programatu ditu abuztuaren 14tik irailaren 21era oholtzaratzeko. Sarrerak gaur, martxoak 26, jarriko dituzte salgai.  

"Mamma mia!". Argazkia: Javier Naval.

Bilboko Arriaga antzokiak "Mamma Mia!" ABBA taldearen musika oinarri duen musikala eskainiko du aurtengo udan, abuztuaren 14tik irailaren 21era. Muntaketa Madrilgo Gran Vían hiru denboraldian oholtzaratu dutena da.

Ikuskizuna ABBAren 23 abesti arrakastatsutan oinarritua dago; hortaz, "Dancing Queen", "Gimme Gimme Gimme", "Chiquitita", "The Winner Takes It All", "Voulez Vous", "S.O.S", "Super Trouper" eta "Thank you for the music" entzun ahalko dira, besteak beste.

Sarrerak gaur, martxoak 26, jarriko dute salgai, 17:00etan, 30 eta 69 euro bitarteko prezioan.